Tramitagune mahaigaina, Gobernu Onerako

Tramitagune mahaigaina, Gobernu Onerako

Berrikuntza Publikoaren 2014-2016 Planean jasotako aurreikuspenekin bat etorriz (3. ardatza, Antolaketaren Egokitzapena”, 3.5. proiektua, Intranetaren eta barneko kudeaketa elektronikoaren bilakaera), 2016ko apirilaren 4tik aurrera, erabilgarri dago Tramitagune mahaigaina, Eusko Jaurlaritzaren tramitazio elektronikorako sarrera bakar komun berria.

Administrazio Elektronikoaren Ereduan, Tramitagune mahaigaina bitarteko elementua da administrazio honetan dihardugunon eta gure zerbitzuak eta produktuak hartzen dituztenen, hots, herritarren artean. Administrazio Elektronikorako Plataforma Komuneko tresnen informazioa eta datuak ustiatzen ditu, eta aukera ematen du datuetan oinarrituta kudeatzeko eta erabakiak hartzeko. Izan ere, horixe da politika publikoak estrategikoki planifikatzeko eta ebaluatzeko oinarria, eta planifikazioa eta ebaluazioa, berriz, beharrezkoak dira gardentasunerako eta herritarren parte-hartzerako, eta, azken batean, Gobernu Onerako.

 Escritorio-Tramitagune

Tramitagune mahaigaina tresna modular bat da; tresna irekia, bizia, konfiguragarria, malgua eta azkarra da, eta aukera ematen du helburuak eta irismena edozein unetan aldatzeko. Halaber, Administrazioak unean-unean dituen aldaketetara egokitzen da:

  • Langunea pertsonalizatzeko aukera ematen du, eta pertsona bakoitzak erraz konfiguratu ditzake bere idazmahai pertsonalak, nahi dituen baliabideekin.
  • Tramitazio elektronikoaren baliabideak eta tresnak eskuratzeko modua hobetzen eta errazten du.
  • Produktibitatea hobetzen du, espedienteak tramitatu eta kudeatzeari dagokionez.
  • Tramitazioaren hainbat ikuspegi ematen ditu, erabiltzailearen profilaren arabera.
  • Komunikazioa hobetzen du, eta lana errazten.

Erabiltzaileek nahi beste mahaigain sor ditzakete panel-motekin, eta nahi duten moduan konfiguratu, konbinatu eta izenda ditzakete.

Tramitagune-mahaigaina

Zerbitzuen eta prozeduren tramiteek eta jarduera-eremuen kudeaketak erakutsiko dute etorkizunean beste panel-mota batzuk behar diren; horiek behar izanez gero, arian-arian gauzatuko dira, mikro-proiektu legez, eta, oro har, irismen, kostu eta denbora murritza izango dute; beraz, aplikazio hori hedatu egin daiteke, mugarik gabe.

Horretaz gainera, Tramitagune mahaigaina “dispositibo anitzekoa” (responsive diseinua) izateko sortu da, halako moldez non etorkizunean hainbat tresneta baliatuta erabili ahal izango den (besteak beste, PC, telefono mugikor eta tabletak).

Tramitagune mahaigainari esker, beste ikuspegi eta ikuskera batez aztertzen dira prozedura administratiboak eta tramitazioa, luze gabe (datozen hileetan) lege bi hauek indarrean sartuko direla kontuan hartuta: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Eusko Jaurlaritzako langile guztien egunerokoan eragin handia izango duen proiektua da, lana eraginkortasun handiagoz egitea eta zerbitzu publiko hobea ematea helburu duena.

Azken batean, lagungarri da espedienteak eta prozedurak osotasunez kudeatzeko, antolamendu-ikuspegi batez, bai eta datuetan oinarrituta kudeatzeko ere. Izan ere, datuetan oinarritzea ezinbesteko betekizuna da politika publikoak eta kudeaketa estrategikoki planifikatzeko eta ebaluatzeko, eta planifikazioa eta ebaluazioa, berriz, beharrezkoak dira gardentasuna eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko, eta, azken batean, Gobernu ona bultzatzeko, herritarrak funtzio publikoaren erdigunean jarrita.

About Author

Monica Soto del Rio

Responsable de Proyectos en la Dirección de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración (DACIMA)

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*