Josu Erkoreka Sailburuak Berrikuntza Publikoko Estrategia aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

Josu Erkoreka Sailburuak Berrikuntza Publikoko Estrategia aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia Sailburua bere eskariz azaldu zen ostiralean, irailak 26, Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen aurrean, “2014-2016ko Berrikuntza Publikoaren Plana” argitzeko.

Sailburuak, Gobernu Kontseiluak ekainaren 17an onartu eta gaur egun gauzatze-aldian dagoen estrategia honen berri eman zuen, Eusko Jaurlaritzak euskal Administrazio Publikoa XXI. mendeko gizartearen eskakizunetara egokitu eta modernizatzeko erabiliko duen tresna dela azpimarratuz.

Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justizia Sailburuaren aurkezpenak ordubete iraun zuen, eta horren ondoren, legebiltzar taldeek galderak egiteko aukera izan zuten. Galdera ugari egin zituzten arren, horietako gehienek Planaren bi proiektu hauek izan zituzten ardatz;

Agerraldiaren bideoa Irekian eskura daiteke. Urtez urte, Berrikuntza Publikoaren Planaren gaineko jarraipen-txostena landu eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren webgunean argitaratuko da.

Fuente: Irekia – Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vasco

Categories: Uncategorized

About Author

Javier Bikandi

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaria Director de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración Viceconsejería de Función Pública

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*