Hobetzeko autoebaluatzen gara

Hobetzeko autoebaluatzen gara

Gobernu Kontseiluak pasaden astearteko bileran “kudeaketaren ebaluazioak egiteko eta indartze- eta hobekuntza-planak osatzeko eredua eta kudeaketa-eredu horretako kolaboratzaile-sarearen eraketa” onartu zuen .

Izapide beharrezkoa da kudeaketa hobetzearen ardatz estrategikoa garatzeko, zehazki, 2014-2016 aldirako Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikorako Planaren barneko 4. Ardatza, administrazio eraginkorrago bat izatera bideratua dagoen Aurrerabide proiektuan gauzatzen dena, euskal herritarrek nahi eta behar duten administrazioa izan dezaten, balio publikoa ematera bideratuagoa dagoen antolaketa-kultura ekarriko dituen eta kudeaketa aurreratuko praktika onetan oinarritutako eredua.

Proiektu hauek osatzen dute BPP-ko 4. ardatz estrategikoa:

  • Aurrerabide proiektuaren garapenerako laguntza sortzea
  • Kudeaketa aurreratuaren eredua egitea
  • Oinarrizko prestakuntza ematea eta ezarpenean laguntzea
  • Kudeaketaren ebaluazioa eta kudeaketa hobetzeko planak egitea
  • Kudeaketa hobetzeko kolaboratzaileen sarea sortzea
  • Beste administrazio publiko batzuen esku jartzea

Lehen proiektua eta, 2014ko urriaren 14ko Gobernu Kontseiluaren onespenaz, Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua itxi ondoren −Oinarrizko Prestakuntzaren Eredua eta 2017ra arte pixkanaka-pixkanaka garatzea aurreikusita dagoen “Egiten Ikasi” deritzon inplementazioaren akonpainamendua barne−, ardatz estrategiko hau hedatu ahal izateko, nahitaezkoa zen kudeaketa finkatu eta hobetzeko planen kudeaketa eta elaborazioa ebaluatzeko sistema onartu eta kudeaketa hobetzeko laguntzaileen sarea sortzea.

Gaur onartutako dokumentuan ezarritakoaren arabera, 3 urtean behin egin beharko da administrazioaren kudeaketa-sistemaren ebaluazioa, Eusko Jaurlaritzako kudeaketa publiko aurreratuko eredua oinarritzat hartuta. Hala, sail eta organismo autonomo bakoitzaren indarguneak eta indartu edo hobetu beharrekoak hauteman eta aldi baterako plan espezifikoak ezarriko dira.

Kudeaketaren ebaluazio hauek Eusko Jaurlaritzako sail eta erakundeetako antolaketa-unitate guztiek egingo dituzte, Egiten Ikasi prestakuntza-proiektua osatu dutenetatik hasita. Horretarako, ebaluazioak egingo dituzten profesionalek Kudeaketaren Ebaluazioa eta Hobekuntza-Planen Elaborazioa eta Jarraipena egiteko Eskuliburuaz baliatzeko aukera izango dute, eta honi atxikita dauden metodologiari eta tresnei esker, etorkizunean gauzatu beharreko ekintzetarako finkatze eta hobekuntza planak taxutu eta, ebaluazioetan aurretiaz detektatu diren hobetzeko moduko alderdien arabera, horien jarraipena finkatu ahal izango dute.

Onartutako beste proiektuari dagokionez, kudeaketa hobetzeko laguntzaileen sarearen ereduarena hain zuzen, kudeaketa aurreratuaren arloan kultura-aldaketaren eragile aktiboa den heinean,  Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren edota organismo autonomoen langileri publiko laboral edo funtzionarioaz eratuta egongo da, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza koordinatuta. Hauek sarean lan egingo dute kultura hori Eusko Jaurlaritzan zabal dadila laguntzeko eta errazteko.

Sare honetan parte-hartzea borondatezkoa izango da, norberaren ekimenez edo HHABHZk proposatuta, baldin eta ezarritako eskakizunak betetzen badira. Zuzendaritzak proposatzen duen kasuetan, proposatutako pertsonak onartu egin beharko du.

Kudeaketa ebaluatzeko laguntza-taldean parte hartuko du sare horrek, eta horretarako informazio eta prestakuntza espezifikoa jasoko dute sareko kideek kudeaketa hobetzeko bitartekoen gainean. Hala, atxikita dauden sailetako edo organismo autonomoetako antolaketa-egituretan lagundu ahal izango dute.

Gobernu Kontseiluan bi proiektu hauek onartu eta gerora gauzatzeak, kudeaketa publiko aurreratuaren eredua EAEko beste administrazio publiko batzuetara zabaltzeko proiektuarekin batera, BPPak Kudeaketaren Hobekuntza delako ardatz estrategikoan ezarria duen bide-orria betetzea dakar. Eta horrexetan dihardugu.

About Author

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*