Herritarrak eta administrazio publikoak sarean: gogoetak, galderak eta proposamenak

Herritarrak eta administrazio publikoak sarean: gogoetak, galderak eta proposamenak

Nire doktorego-tesia egiten hasi nintzenean, Ikasketa Klasikoetako doktoregai bati zera esatea bururatu zitzaidan: bera zorionekoa zela, iragana aztertu besterik ez baitzuen egin behar, eta edozein deskubrimendu berri kode ezagunen bidez interpretatu ahal izango zuela; aitzitik, beste jakintza-arlo batzuetan aurrerapen zientifiko eta teknologikoen konplexutasunari eta ziurgabetasunari aurre egin behar geniela. Aspalditik konturatuta nago oker nengoela. Eta geroago entzun nuen anekdota honek berretsi egiten du hori:

XIX. mendeko pertsona bat gure kaleetan ibiliko balitz, aldaketa asko aurkituko lituzke. Baina, erakunde publiko batean sartzean, hauxe pentsatuko luke: ezagutzen dudan zerbait azkenean; burokrazia!

Moda deserosoak

Nire ikasketen azken 20 urteetan: unibertsitatean, doktoregoan eta profesional in(ter)dependente gisa, erakunde publikoen aldaketa- eta eraldaketa-paradigm(od)en aldeko gogoeta eta proposamenetara gerturatuz joan naiz. Eredu, metodo eta teknologia horietako askok hau dakarte:

  • inbertsio handiak (edo diru-xahutzea, proposatutako helburuen betetze-mailaren arabera)
    • besteak beste teknologia, tresna, lan-metodo eta prozedura telematiko berriak instalatzen edo instalarazten dituzten administrazioentzat (idealena litzateke zentzuz, eraginkortasunez eta pertsonen eta erakundeen beharrizanetara etengabe egokituz ezartzea)
      • Handiegia administrazio horiek ia inoiz kontuan ez izateko pertsonen beraien beharrizanak, kezkak eta interesak:
        • erabiltzaileenak (barrukoak)
        • kanpoko erabiltzaileenak (herritarrak, enpresak, taldeak, elkarteak…)

Esaera zahar batek dioenez, “kate baten balioa kate-maila ahulenaren balioa da”. Beraz, edo lehentasunetan inbertitu eta arreta benetan axola duenean jartzen dugu, edo jarraituko dugu akats berberak behin eta berriz egiten: jar ditzagun pertsonak erdigunean!

Burokraziak, sistemak eta pertsonak

Max Weberren eredu burokratikoa ezin egokiagoa da erakundeetan ziurtasuna kudeatzeko, tratu-berdintasuneko printzipioak bermatzeko, eta jardunbide publikoaren diskrezionaltasuna saihesteko. Erakunde publikoen zenbait gunetan jardunbide burokratikoak ondo funtzionatzen jarraitzen du, haren printzipioei eta eginkizun-banaketari dagokienez. Hobeto prozesuak aldizka egokitu eta berrikusten badira, eta erakundeko pertsonek egokitzapen, diseinu berri edo sinplifikazio horretan parte hartzen badute (kalitate-prozesuetan oinarritutako kudeaketaren “modak”).

Behin baino gehiagotan entzun diet sektore publikoko profesionalei “sistemak, egiturak galarazten digula… egitea”. Borondateak dituzten pertsonek sortzen, iraunarazten eta aldatzen dituzte sistemak:

  • Borondatea karguan edo lanpostuan jarraitzeko, aldaketarik gabe, arriskurik hartu gabe, hanka sartzeko beldurragatik ezer egin gabe, haien erosotasun-gunea asaldatu gabe: irauteko borondatea eragozpena da erakundeak errealitatera egoki daitezen. Beti atzetik joango dira, atoian. Batzuetan gauza ona da; izan ere, erakunde horiek libre gelditzen dira zenbait modatatik, zeinak unean uneko hainbat guruk, liburuk, ikastarok eta metodo berritzailek saldu eta aldaketak lortu nahi dituztenen igurikimenak zapuzten baitituzte.
  • Eraldatzeko borondatea, erakundeen barruan ekintzaile diren pertsonei esker. Askotan pertsona xelebretzat jotzen dituzte beraien etxe barruan ere, baina ingurune eta erkidego presentzialetan zein birtualetan errealizatzen dira profesionalki; ikasitakoak, jakintzak eta esperientziak partekatzeko (Ortiz de Zárate, 2013). Hemendik, nire eskerrik beroena barne-ekintzaile horiei, eta gogoeta eske bat (bere oposaketa gainditu edo zuzendaritza karguren bat edo kargu politikoren bat betetzen dutelarik) bere lanaldiaren barruan ilusioa eta motibazioa galdu (edo inoiz izan ez) duten eta besteak ameslari eta “frikitzat” jotzen dituztenei, administrazio publikoak irekiak, gertukoak, abegikorrak izan daitezkeela eta arazoak konpontzen lagun dezaketela uste izateagatik, hain zuzen ere. Sentitzen dut, baina zerbitzu publikorako bokazioz jokatzen duten pertsonak behar ditugu! Asko dago egiteko! Guztion ondasunen kudeaketa nahitaezkoa da justizia soziala benetan —eta ez bakarrik arauetan— lortu nahi duen gizarte batean. Zerbitzu publikoa ez da antzua, ezta ez-eraginkorra ere (zerbitzuak pribatizatzeko eta gutxiengo bat aberasteko aitzakia).

Zerbitzu publikoak ekitatean sinesten duten eta pertsonengan konfiantza duten pertsonak behar ditu, bulegoen eta lan-ordutegiaren barruan eta kanpoan.

*Sarrera honek laster argitaratuko dugun bigarren atal bat dauka.

About Author

Mentxu Ramilo Araujo

Profesional in(te)rdependiente. Directora de Estrategia Digital de novagob. Doctora en Ciencias Políticas y de la Administración por la UPV-EHU, especializada en políticas públicas y trabajo colaborativo.

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*