Gardentasuna eta Gobernu Ona Euskal Administrazio Publikoan

transparencia-y-buen-gobierno

Berrikuntza Publikoaren Planak 6 ardatz estrategiko ditu, aurreko astean ezagutarazi genuen formulazio estrategikoan jasota dagoen bezala. Ardatz horietako lehena Gardentasunari eta Gobernu Onari dagokiena da.

Ardatz honek zerikusi zuzena du Gobernantza bultzatzearekin, hau da, balio publikoa sortzearekin, eta erantzuna ematen dio gardentasunaren, herritarren partaidetzaren eta lankidetza publiko-pribatuaren nahiz administrazio-artekoaren kulturan aurre egiteko premiari. Honi guztiari, politika publikoen ebaluazioa gaineratu behar zaio, politika horiek hobetu eta berrorientatzeko asmoz, beharrezkoa balitz.

Euskal Administrazio Publikoak gardentasunaren eta partaidetzaren arloan abiarazi dituen esperientziak kontsolidatu eta sakontzeko ere balio izango du. Esparru honetan, gogoan hartzeko moduko gertakariak egon dira, hala nola, gardentasunari buruzko Estatuko rankingetan lortutako lidergoa edota datuen irekieran aitzindaria izan den atariaren sorrera (Open Data Euskadi).

Ildo estrategiko honen eraginez, halaber, herritarren partaidetza sustatu nahi da politika publikoak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzerakoan, berrikuntza sozialeko ekimenetan lagundu eta parte hartzeari ere bultzada emanez.

Aipatutakoez gain, hauexek dira Gardentasuna eta Gobernu Ona delako ardatzaren helburu nagusiak:

• Euskal Administrazio Publikoaren Lege berriaren proiektua onartzea.
Politika publikoen ebaluazioak argitaratzeko ataria garatzea.
• Antolaketa-kulturan eragin handia duten politika publiko eredugarriak ebaluatzeko praktika ona abiaraztea.
Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuria aurkeztea
Proiektu pilotu berritzaileren bat bultzatzea, partaidetza sustatzeko formulei dagokienez.
• Lortu beharreko erreferentziazko Administrazio-Ereduari buruzko azterketa prospektiboa lantzea.

2014-2016ko BPParen agirian, informazio gehiago aurki daiteke ardatz estrategiko honetaz eta berari atxikitako proiektu eta azpiproiektuei buruz.

About Author

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*