Eusko Jaurlaritza oraindik ere eredu da uraren kudeaketan

Eusko Jaurlaritza oraindik ere eredu da uraren kudeaketan

Hiru urte igaro dira Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzan helburu hartu genuenetik URA Uraren Euskal Agentziaren irekitze-prozesua laguntzea, eta horretarako uraren kudeaketari buruzko informazio ahalik eta gehien argitaratzea sustatzea.

2010. urtean Transparency International erakundeak egindako ebaluazioan, URAk 43,8 puntuko puntuazioa lortu zuen 100etik; 2011n, 50 puntukoa; 2013an, 93,5 puntukoa. Hori horrela,Espainiako uraren kudeaketarako organoen rankingaren lehen postuan gaude, eta 2015ean postuari eutsi diogu 100 puntutik 94.9 puntuko puntuazioarekin.

Talde osoaren lanak emaitza onak eman ditu, nahiz eta oinarrizko aldaketa-prozesu orotan bezala, lidergo politikoa eta horrek kudeaketa teknikoarekin bat egitea funtsezkoa izan diren.

Espainiako uraren kudeaketarako organorik gardenena garenez, beste informazio batzuekin batera, kudeaketako, plangintzako eta parte-hartzeko organoen bilera-aktak argitaratu behar ditugu, bai eta horien organigrama eta plantilla ere.

Gainera, hiritarren arretarako eta beren iradokizun, kexa eta informazio-eskakizunei erantzuteko mekanismo argiak ezarri behar ditugu, eta jasotakoen inguruko informazioa argitaratu behar dugu, horiez arduratu garen ala ez zehaztuta, bai eta hiritarrei emandako erantzunak edo hartutako neurriak ere. Era berean, Demarkazio Planak egiteko abiarazitako prozesu parte-hartzaileetan edo jendaurrean jar daitezkeen beste jarduera batzuetan jasotako proposamenak ezagutarazi behar ditugu.

Plangintza-prozesuari loturiko informazio ugari argitaratu behar dugu: plan hidrologikoak, lehorteetan jarduteko plan bereziak… eta ingurumen-helburuak betetzeko adierazleak, emari ekologikoen erregimenak zehaztea, uren egoeraren kalitate-azterketak, oraingo eta etorkizuneko ur-eskariaren kalkuluak…

Informazio asko argitaratu behar dugu, halaber, baliabideen kudeaketa eta uraren erabilerari, erabileren eta ustiapen-sistemen araberako kontsumoei, lurpeko ur-masen egoera kimikoari, edo azaleko ur-masen kontrol fisiko-kimikoaren datuei, edo horren adierazle biologiko eta, hidromorfologikoei, eta abarri buruz.

Gardenak izan behar dute, gainera, uraren kalitateari buruz araudia edo ezarritako emarien erregimenak ez betetzeagatik abiarazitako zehapen-prozesuei dagozkien estatistikek.

Oso garrantzitsua da baita ere kontratu eta lizitazioetako ekonomia- eta finantza-gardentasunari edo azpiegitura-obren jarraipen eta kontrolari buruzko 30 adierazleei buruzko informazioa.

Espainiako uraren kudeaketarako organoen ebaluazioari buruzko informazio guztia Espainiako Nazioarteko Gardentasun Atarian dago argitaratuta, Uraren Kudeaketaren Gardentasun Indizean (gaztelaniazko sigletan, INTRAG) 2015. URAri dagokion informazioa bere Gardentasun Atarian dago.

URAren Gardentasun Atariko goiburua bezala Herri-administrazioak landu eta bete beharreko gizarte-eskakizuna da gardentasuna. Beste lehengai batzuekin gertatu bezalaxe, prozesatu beharra dago informazioa. Informazioaren inguruan balio ekonomikoa sortzen da, eta informaziorik ez badago, botere-harreman asimetrikoak sortuko dira. Gainera, Internet nahiz gizarte-sareak sortzearekin batera, administrazioaren eta herritarren arteko harreman-esparrua birdefinitzen ari da. Herritarren protagonismoa, esaterako, lehen baino handiagoa da. Herritarrek, halaber, lehen baino informazio hobea izan nahi dute eta herri-gaietan lehen baino gehiago parte hartu.”

 

About Author

Koldobike Uriarte

Responsable de proyectos de innovación pública de la DACIMA. Departamento de Administración Pública y Justicia. Gobierno Vasco

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*