Euskadiko Demokrazia eta Partaidetzari buruzko Liburu Zuria kontrastatuz

Euskadiko Demokrazia eta Partaidetzari buruzko Liburu Zuria kontrastatuz

Euskadiko Demokrazia eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuria lantzeko prozesua azken txanpan sartu da, abian jarri eta ia-ia urtebete geroago.

Egunotan, Liburua kontrastatzeko jardunaldiak egiten ari dira. Lehenengoa Biscaytik-en egoitzan (Getxo) egin zen azaroaren 17an, 67 pertsonaren partaidetzaz, eta ondoren, beste 32 pertsonak Liburuaren edukia balioztatu eta amaitzear dagoen prozesu honi buruzko iritziak partekatzeko aukera izan zuten Gasteizen. Prozesua oso laster bukatuko da, Josu Erkoreka sailburuak abenduaren 19an egingo duen jendaurreko aurkezpenaz.

Bi topaketa horiez gain, azaroaren 28an, liburua kontrastatzeko azken saioa egingo da Zarautzen, eta bertan parte hartu nahi dutenek irekia dute oraindik izena emateko epea esteka honen bitartez.

Liburuaren edukia kontrastatu eta legitimatzea da jardunaldi horien helburua, horren elaborazioan parte hartu edo prozesua Irekiatik jarraitu duten pertsonekin batera, testuan jaso ez diren elementuak edota hedapen-fasean garatu beharreko alderdiak identifikatuz.

Kontrastatze-saioen hasieran, Liburu Zuria gauzatzeko prozesua azaltzen da, orokorrean nahiz kolektiboka. Horrekin batera, prozesuan lortutako emaitzak erakutsi eta denbora honetan “zer” bilatu ote den argitzen da. Jarraian, hasiera ematen zaio Liburuaren edukia kontrastatzeko lanari, “Bosten Mugi” delako metodologia parte-hartzailearen laguntzaz.

Era berean, kontrastatze-saio hauen ondoren jarraitu beharreko urratsak bistaratzeko tartea ere ateratzen da: ekarpenak bildu eta Liburuaren hedapenean txertatzea, banatzeko moduko 3 materialen elaborazioa (Liburu Zuriaren bertsio osoa formatu elektronikoan, bertsio laburtua formatu elektronikoan, eta foileto bat paper formatuan), eta Liburuari dagozkion konpromiso hauek:

  • Adostasun zabala lortu baina arauzko tresnen bermea
  • behar duten gaiak arau-proposamen gisa jasotzea
  • Jendaurreko aurkezpena eta Legebiltzarreko agerraldia
  • Liburu Zuriaren barruko hedapena
  • Proiektu pilotuei laguntzea

Amaieratik hurbil gaude, eta ziur gaude amaiera zoriontsua izango dela. Gogoak, ezagutza, ahalegina eta lankidetza esku-beteka erabili ditugu, eta osagai horiek guztiak oso garrantzitsuak dira arrakastaren errezeta lortzeko.

About Author

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*