‘Egiten ikasi’ prestakuntza: hic sunt dracones.

‘Egiten ikasi’ prestakuntza: hic sunt dracones.

HIC SUNT DRACONES. Latinezko esaldi honek “Hemen dragoiak daude” esan nahi du. Erdi Aroko kartografoek erabiltzen zuten mapetan, “ezezaguna”, ezagutzaz harantzago zegoena eta tarte hutsak adierazteko; hau da, zer ziren ere ez zekiten eskualdeak adierazteko. Esaerak, gehienetan, beldurra ematen zuen.

Baina hara non, lurralde ezezagunetan barna abiatzen zirenek ez zuten inoiz dragoirik aurkitzen. Arriskuak eta zalantzak aurkitzen zituzten, noski, baita bizitza berri bat egiteko aukera handiak ere. Beste erantzun batzuk, eta pentsatzeko eta jarduteko beste modu batzuk aurkitzen zituzten.

Goizero sartzen gara 12., 25. edo 31. gelara, Egiten Ikasi prestakuntza hartzera. 9:00etatik 14:00etara. Alegiazko dragoirik aurkitu al duzu inoiz?

Edozein prestakuntzatan, pertsona batzuek beren arerio naturaletako lehenarekin topo egin ohi dute: beldurra! Nekez gaindi daitekeen arerioa. Beldurra bideko bihurgune bakoitzean ezkutatu ohi da, eta zuk, haren aurrean, atzera egiten duzu. Une horretan, arerioak zure ikasketari amaiera ematea lortuko du.

Zer gertatzen zaizu atzera egiten baduzu, saio bakoitzean huts eginez? Gauza bat baino ez: ez duzula lortuko nahi duzun Administrazioa ikusterik. Zure arerioak etena jarriko die ikasteko, egiteko edo izateko zenituen irrikei. Eta zer egin dezakezu beldurra gainditzeko? Erantzuna erraza da: ez ihes egin. Beldurrari aurre egin, eta beldurraren gainetik, ikasketan eman beharreko hurrengo aurrerapausoa eman, eta hurrengoa, eta hurrengoa.

Hala ere, nire ikasketa-prozesuetan, dragoiak ez dira bakarrik beldurraren itxuraz ezkutatu. Beste eragozpen batzuk ere agertu ohi dira.

Itsukeria, zure karrera profesionaleko une horretan jakin beharreko guztia ikasia duzula pentsatzen duzunean. Biktimismoa, ez ikastearen edo aurrera ez egitearen errua zuzendaritzako, bitartekaritzako edo ekimenaren zuzendaritza sustatzaileko pertsonena dela pentsatzen duzunean. Ez dut astirik, ez naiz horretarako gauza, ez dut adin egokirik bezalako bakarrizketak. Kezka eta ezinegona, emaitzak bertatik bertara ikusi nahi dituzunean. Eszeptizismoa, aurretik izan dituzun antzeko beste esperientzia batzuek huts egin zutela esaten duzunean.

Egiten Ikasi’-ko ikasketarako, behar-beharrezkoa da ez dakizkizun baina jakin nahi zenituzkeen gauzak daudela aitortzea, egin ahal duzunaren eta ezin duzunaren arteko etena, dakizunaren eta ez dakizunaren arteko etena eta zure erakunde-unitatean daukazunaren eta nahi duzunaren arteko etena murrizteko.

Aurrerabiden eragozpena izan liteke eredu mental ezaguna, auto-zainketarako barruko mekanismoa baitu lehenetsita. Zure sistema inmunologikoa arduratzen da aldaketa prebenitzeaz, orekari kosta ahala kosta eutsiz, ezagutzen duzunak sufrimendua eragiten dizun arren. Baina mugitu eta aurrera egiteko, behar-beharrezkoa da oreka galdu eta hanka bakarraren gainean jartzea.

Ikastea bezain garrantzitsua da desikastea, eta gogoan izan, zeozer ikasitakoan (ikasketa inkontzienteak barne), askoz ere gehiago kostatzen dela desikastea, garunean ikasitakoari atxikitako ildoa sortua baituzu. Horregatik kostatzen zaigu horrenbeste aldatzea. Pazientzia eta irmotasuna behar dituzu, bizitzako beste hainbat alderditan bezalaxe. Zure garuna plastikoa da, organo malgua alegia.

Machadok dioenez, “Ibiltari, ez dago biderik, ibiliz egiten da bidea“. Aurrerabideko ikasketa-bidean barna ibiltzeko, ibiltariak eta dagokion erakunde-unitateak baldintza jakin batzuk bete behar dituzte. Ez dago bidezidorrik. Ikuspegi bat ezartzea eta ikuspegiaren eta errealitatearen artean dagoen etenaz kontzientzia hartzea.

Nork bere burua hasiberri eta ikasletzat hartu eta aldarrikatzea (behin-behinean). Nork bere buruari hutsegiteak egiteko baimena ematea. Ikasketarekiko konpromisoa hartzea. Denbora eta baliabideak egokitzea, Aurrerabide esparruak eta Egiten Ikasi prestakuntzak eskaintzen dutenaren moduko esparru egoki batean praktikatzeko.

Eta gogoan izan beti: gozatuz ikasi (edo desikasi).

About Author

Isabel Fernández Hidalgo

Formadora, consultora y coach. Facilitadora en Aurrerabide.

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*