Administrazio efizientea

Back to homepage
Administrazio efizientea Aurrerabide Kudeaketaren hobekuntza

Hobetzeko autoebaluatzen gara

Gobernu Kontseiluak pasaden astearteko bileran “kudeaketaren ebaluazioak egiteko eta indartze- eta hobekuntza-planak osatzeko eredua eta kudeaketa-eredu horretako kolaboratzaile-sarearen eraketa” onartu zuen .

Administrazio efizientea Ebaluazioa Herritarrak Herritarrentzako arreta

Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Zuzenean) erabiltzen dutenak, oso gustura zerbitzuarekin

Zuzenean-ek 10 puntutik 8,6ko batez besteko puntuazio globala jaso du 2013. urtean, aurreko urtean baino puntu erdi hobea. Erabiltzaileek antolamenduari, langileei eta emandako informazioari, hain garrantzitsuak diren alderdi horiei, puntuazio handiagoa ematea lortu du zerbitzuak. Zerbitzua ematen duten langileek bikain bat lortu dute; erabiltzaileek haien adeitasuna eta errespetua, erabiltzailearen hizkuntzara egokitzeko gaitasuna eta azalpenen argitasuna nabarmendu dituzte, besteak beste.