Posts From Iñaki Ortiz

Back to homepage
Elkarreragingarritasuna Kudeaketaren hobekuntza Lankidetza

Gaur, Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko bigarren interoperabilitate-hitzarmena sinatu da

“Ziurtagiri bat eskatzea” da herritarrek gehien egiten duten izapidea Administrazioaren bulego batera joaten direnean, bisiten % 30etik gorako maiztasunaz, “Administrazio publikoa herritarren iritziz: zerbitzuekiko gogobetetzea, gastuaren balorazioa, langile publikoenganako konfiantza eta e-Administrazioarekiko jarrerak” (AEVAL, 2011) azterketaren arabera.

Administrazio elektronikoa Zerbitzu elektronikoak

Eusko Jaurlaritzako zerbitzu elektronikoek badute zentro korporatibo bat erabiltzaileei arreta emateko

Eusko Jaurlaritzako zerbitzu elektronikoek badute erabiltzaileei arreta emateko zentro bat (CAU-ZE) izapidetzean izan ditzaketen edozein zalantza edo intzidentzia konpontzeko.

Administrazio elektronikoa

Administrazio elektronikoaren miraria

Nabarmentzeko modukoa da tramitazio elektronikoak administrazioaren barruko funtzionamenduaren hobekuntzari egindako ekarpena, prozedurak estandarizatzen, espedienteak antolatzen eta datuetan oinarritutako kudeaketa egiten lagundu duen heinean.

Administrazio berritzailea Admon electrónica @eu Elkarreragingarritasuna

Lankidetza da, ergel halakoak!

Egia esanda, legealdi honetan datuak trukatzeko lankidetza-hitzarmenak sinatu dira beste administrazio eta erakunde publiko batzuekin. Eta egia esanda ere, interoperabilitate zerbitzu hauek jardunean hasiak dira, hiritarrei Administrazio publikoaren esku dauden datuei buruzko ziurtagiri asko ekartzeko obligazioa kenduz.

Administrazio berritzailea

Nola kudeatu berrikuntza Administrazio publikoan?

BPPa lantzen hasi ginenean, oso argi genuen berrikuntzak aparteko lekua izan behar zuela izendapenean bertan Berrikuntza Publikoa daraman Plan honen barruan. Une hartan, berrikuntza ezagutzaren kudeaketarekin lotu genuen, eta egia esanda, bi kontzeptu horiek barra-barra aipatzen diren arren, oso gutxi dira Administrazio publikoan praktikara eramanda ikusi dituztenak.

Admon electrónica @eu Zerbitzu elektronikoak

Administrazio elektronikoa: 2012ko helburuak

Joan den asteko postean, 2012ko lehen seihilekoan lortutako emaitza onak aztertu genituen, eta oraingo honetan, epe ertainean gauzatzeko zain dauzkagun erronkak azaldu nahi ditugu, aurten bertan beteko ditugun esperoan.
Lehenengo helburua, noski, Zerbitzuak Digitalizatzeko Planean aurreikusita dagoen digitalizazio-maila lortzea da, iazko urtearen amaieran zeuden zerbitzu elektroniko erabilgarrien portzentaia bikoiztuz eta areagotuz 2012an.

Admon electrónica @eu Zerbitzu elektronikoak

Administrazio elektronikoa: 2012ko lehen seihilekoaren balantzea

2012a dugu, azkenik, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu elektronikoen hedatze-urtea. 2011ren amaieran genuen %29ko portzentaiatik %48ra igaro gara 2012ko lehen seihilekoan, eta gure plangintzaren arabera, %60ko kopurua gaindituko dugu urtearen amaieran. Emaitza hau aurreko urteetan egindako lan eskergaren ondorio dugu, zalantzarik gabe, eta adierazle horiek lortzen lagundu duten ekimenen artean, zerbitzu elektronikoak kudeatzeko eredu berriaren ezarkuntza eta “zero garapena” deritzon modalitateko laguntzetarako digitalizazio-proiektua abian jarri izana nabarmendu behar ditugu.

Administrazio berritzailea

Gure Praktika-Komunitateak ezagutarazi ditugu erakunde publikoetan elkarlana sustatzeko

Urtetan, inbidia sanoaz begiratu diot Compartim programari, herri administrazioetako lana aldarazteko ekimenik eraginkorrenetakoa iruditzen zitzaidalako.

Horregatik, aukera izan genuenean, Jesús Martinez gonbidatu genuen, ekimen horren bultzatzaile nagusietako bat, berrikuntza-tailer batean parte hartu eta Lakuan Compartim programa gertu-gertutik azal zezan.

Orain, BPParen barruan, Praktika-Komunitateak eta Berrikuntza-Lantaldeak garatzeko proiektu propioa dugu abian, eta gaurdaino izan duen garapenaz, beste administrazio batzuei ezagutarazteko moduan gaude, sektore publikoan lankidetzazko jarduna hedatzeko asmoz.