Aurrerabide…etenik gabe (1)

Aurrerabide…etenik gabe (1)

Jaurlaritzak kudeaketa publiko aurreratuaren eredua onartu du, baita Jaurlaritzako unitate guztiek “Egiten ikasi”-n parte hartzea ere, abian jartzeko.

Aurrerabide duela urtebete abiatutako proiektua da, gure administrazioaren kudeaketa hobetzen laguntzea helburu duena, oinarri amankomunen gainean bideratuz eta eraginkorragoa eginez, administrazio hobea eta balio publiko gehiagoren sortzailea bilakatzeko asmoz.

Aurrerabide, 2014-2016ko BPPko 4. ardatza, Kudeaketa Hobetzea

Kudeaketa Hobetzea deritzon 2014-2016ko BPPko 4. ardatz bihurtu da, Gobernu Kontseiluak ekainaren 17an onartu zuenez, proiektu hauek tarteko dituela:

  • Aurrerabide garatzearen aldeko jarrera sortzea
  • Kudeaketa Aurreratuaren Eredua
  • Ezarkuntza-garaiko oinarrizko prestakuntza eta akonpainamendua
  • Ebaluazioa eta Kudeaketa Hobetzeko Planak
  • Kudeaketa Hobetzeko Kolaboratzaile-Sarea
  • Beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri jartzea

Aldez aurreko adostasuna

Proiektuaren aldeko jarrera sortzeko fasea 2013ko azarotik 2014ko martxora bitartean garatu da. Hona hemen daturik aipagarrienak:

  • 100 bilera
  • 500 pertsona (100 Zuzendari eta Zerbitzu edo Arloetako buru)
  • Deitutakoen %75 bileretara joan zen
  • Bertaratutakoen %95ek proiektuarekiko atxikimendua adierazi zuen

Kudeaketa Publiko Aurreratuko Ereduaren elaborazioa

Ereduaren edukia zehazteko, aurreko Berrikuntza Publikoaren Planean landu eta Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren eta EUSKALIT Kalitatea Sustatzeko Euskal Fundazioaren ordezkariek berrikusitako lan bat hartu zen abiapuntutzat, horren edukia Zuzendariekin eta Zerbitzuen arduradunekin izandako bileretan kontrastatuz.

Egiten Ikasiren esperientzia pilotua, Ereduaren eta honi dagozkion funtsezko alderdien ezarpena probatzea xede duena

Ereduaren hedapen orokarren aurretik, Egiten Ikasi deritzon prestakuntza-ekintzako esperientzia pilotua abiarazi zen 2014ko otsailean, eta gaur egun, proiektu honetan, 35 antolaketa-unitate eta 298 pertsona (Zuzendariak, Ordezkariak, Zerbitzuen Arduradunak eta Arloen Arduradunak) parte hartzen ari dira, gehienak boluntarioak, 12 lantaldetan banatuta. Antolaketa-unitateek 5na orduko 10 saiotan parte hartuko dute urtebetez, eta parte-hartzaileek gainerako lankideekin partekatu beharko dute ikasitako guztia. Sistema honek saioen arteko lana planteatzen du unitateetan, tresnak eta eredu praktikoak oinarritzat hartuta, ohiko jardunean txertatu eta erabiltzeko asmoz.

Egiten Ikasi esperientzia pilotu honen bitartez, praktikara eraman nahi dira Ereduaren funtsezko alderdiak, Zuzendaritzetako kudeaketan beharrezkotzat eta premiazkotzat jotzen direnak. Horrez gain, etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egiten ari da, egitura eta hasieran aurreikusitako edukiak egokituz joateko asmoz, baliagarriak izan daitezen eta unitate parte-hartzaileek planteatutako beharrei erantzun diezaieten.

Hona hemen esperientzia honen inguruko daturik aipagarrienak:

  • Egungo parte-hartzaileen sostengu eta pertzepzio positiboa: 10 punturen gaineko 7,35 puntuko balorazioa
  • Ereduaren oinarrizko alderdiei buruzko eztabaida, aldeko erantzuna lortu delarik.
  • Konpromiso-maila handia islatzen duten partaidetzari buruzko datuak: deitutakoen %88k parte hartu du
  • Erraztaile-prestatzaileen iritzi oso positiboa

 Gobernu Kontseiluaren Erabakia

Horren haritik, Eredua eta prestakuntza-ekintza sistema frogatuta zeudela uste izan denean, Jaurlaritzaren Kontseiluak, hilaren 14ko saioan, honako hau onartu du

  • Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua, Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza eta Erakunde Autonomo guztietan aplikatu beharrekoa
  • Ezarkuntza-garaiko oinarrizko prestakuntza eta akonpainamendurako Egiten Ikasi proiektua, Ereduan zehaztutako oinarrizko osagaien aplikazioa antolaketa-unitateen (zuzendaritzak, erakunde autonomoak, ordezkaritzak, zuzendariordetzak edo horien artean sor daitezkeen elkarteak) esku utziz, Egiten Ikasi prestakuntza-ekintza proiektuan izan beharreko derrigorrezko parte-hartzearen ondoren, bai gaur egun (2014-2015) lantzen ari den proiektu pilotuaren haritik egindako deialdian, zein ondorengo urteetan egingo diren ondoz ondoko deialdietan (2015-2016 eta 2016-2017)

 Zer ekarriko duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabaki honek:

Aurrapauso honen bidez, garrantzi handiko lau helburu lortu dira:

  • Proiektuari bultzada formala ematea
  • Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Ereduari izaera ofiziala ematea, Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritza eta Erakunde Autono guztietan erabili beharreko aplikazio-erreferentzia gisa
  • Esperientzia pilotua zena Jaurlaritza osora zabaltzea, antolaketa-unitate guztiek Egiten Ikasi egiteko premia ezagutzera emanez
  • Kudeaketa onari buruzko kultura amankomuneko erreferentzia bat finkatzea

About Author

Simón Mesanza

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza / Dirección de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*