Antolaketa egokitzea Administrazio elektronikora eta herritarren beharrizanetara moldatzeko

Antolaketa egokitzea Administrazio elektronikora eta herritarren beharrizanetara moldatzeko

2014-2016ko BPParen hirugarren ardatz estrategikoaren (antolaketa egokitzea) asmo nagusia, Administrazio Publikoa herritarren beharrizanetara eta Administrazio elektronikora moldatzea da.

Helburu hori lortzeko, garrantzi handia eman zaio, profil profesionalak Administrazio elektronikoak eragindako lan-modu berrien eskakizunen arabera eguneratzeari, eginkizun berriak eta hauei dagozkien betebeharrak gaineratuz eta horiek aurrera ateratzeaz arduratzen diren pertsonei prestakuntza emanez.

Gainera, ardatz estrategiko honetan, Administrazio elektronikoari dagozkion zerbitzuak behar bezala hedatzeko antolaketa-euskarriaren sorrera ere aurreikusi da, ezinbesteko beharrizana baita, Eusko Jaurlaritzan zeharka nahiz sektoreka eta Sail desberdinetan lortu den egungo digitalizazio-mailari erreparatuta.

Ardatz estrategiko honen beste helburu bat, Sektore Publikoko Administrazio orokorraren dimentsionamendua da, hau da, horren egitura berrantolatu eta sinplifikatzea, gastu publikoa murriztuz, baina emandako zerbitzuen kalitatea gutxitu gabe.

Aipatutakoez gain, antolaketa egokitzeko ardatzak beste helburu garrantzi hauek ere biltzen ditu:

  • Kudeaketa-prozesu horizontalak antolatu, sinplifikatu eta estandarizatzea.
  • Zerbitzu horizontalen antolaketa-egitura arrazionalizatzea.
  • Lurralde-antolaketa egokitzeko azterketa bat egitea
  • Barruko kudeaketa elektronikoa eboluzionatzea, intranet berria ezarriz eta Eusko Jaurlaritzako prozedura administratiboetan papereko euskarria dagokion baliokide elektronikoaz ordeztuz.

Antolaketa egokitzeari buruzko helburu horiek dagokien operatiba dute BPParen barruan, 5 proiektu hauen bitartez:

  1. Administrazio Orokorraren eta Sektore Publikoaren dimentsionamendua
  2. Zerbitzu horizontalak arrazionalizatzeko azterketa
  3. Profil profesionalak eguneratzea
  4. Lurralde-antolaketa egokitzea
  5. Intranetaren eta barruko kudeaketa elektronikoaren eboluzioa

Laburbilduz, hirugarren ardatz estrategiko honen bidez, Administrazio Publikoa antolatzeko eredu berri bat abiarazi nahi da, bitarteko elektronikoen erabilera orokorrak ezarritako lan-modu berrietara hobeto egokitzeko, herritarren mesedeko emaitzak lortzea xede duten kudeaketa-sistema berriak ezarriz.

About Author

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*