Adinekoen parte-hartzea Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zurian

Adinekoen parte-hartzea Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zurian

Urtarrilaren 14an, Liburu Zuria lantzeko prozesuan parte hartze aktiboa duen Aitor Urrutia Deustuko Unibertsitateko langileak, adineko pertsonek Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Partaidetzari buruzko Liburu Zuriaren elaborazioan duten parte-hartzeari buruzko artikulua argitaratu zuen “Envejecimiento activo” izenburuko bere blogean.

Artikulu horretan, Urrutiak honelaxe definitzen ditu Liburu Zuria eta honi dagokion elaborazio prozesua:Euskadiko politika publikoetarako gobernantza berri baten eskaintza. Proposamen honek alde estrukturala gainditu eta alde kulturala eraldatu nahi du, politika publikoaren diseinuan eta inplementazioan Euskadiko pertsona guztien parte-hartzea era aktibo batean gauza dadin, guztion aldetik”.

Artikuluak ikuspegi interesgarria eskaintzen du Euskadiko azken hamarkadetako politika publikoen elaborazioan izandako herritarren partaidetzaren kanalizazioari buruz, eta horrekin batera, arreta berezia egiten dio adineko pertsonek Liburu honen elaborazioan izan beharreko parte-hartzeari, lehendabizi, parte-hartzearen kultura berri honetan buru-belarri mugilduta daudelako, eta bigarrenik, Liburu Zuria lantzeko talde nagusian adineko bi pertsonak parte hartu dutelako.

Postari atxikitako audioko fitxategi batean, Onda Vasca irratiko “La mesa de la experiencia” asteroko saioaren programa baten grabazioa entzun daiteke. Bertan, Helduak Adi erakundeko Maria Luisa Mendizabalek eta Antonio Camposek eta Eusko Federpen-eko Txema Odriozolak Liburu Zurian parte hartu izanaren esperientzia adierazi digute.

Antonio Camposek azaldu duenez, adinekoak garrantzitsuak dira gure gizartean, biztanleriaren %25 osatzen baitute dagoeneko, eta gero eta prestatuago eta aktiboago daudelako gizarteari zerbitzuren bat emateko. “Horrexegatik erantzun diogu hain ilusio handiz Liburu Zuria egiten laguntzeko deiari”. “Lan hau gizartea parte-hartzaileagoa bilakatuko duen garai berri baten hasiera da”. “Bai –egiaztatu du Txema Odriozolak– gobernantza-eredu berri batean sartu gara”.

Maria Luisak adierazi duenez, oso esperientzia aberasgarria suertatu zaio, harro-harro sentitzen da bere ekarpenek izandako harrera onaz, eta amultsutasunez gordetzen du “oroitzapenen txokoan” Durangoko Maristetako ikasleekin landutako belaunaldi-arteko tailerra, lego-piezetatik abiatuta. “Liburu Zuriaren eraikuntza prozesua aberasgarria izan da, eta beharrezko gaitasun eta baldintzak daude errealitate bihurtu ahal izateko”.

Egia esanda, adineko pertsonek ekarpen handia egin diezaiokete gizarteari, ez soilik kolektibo gisa zuzen-zuzenean eragiten dieten gaiean, baita gizarte osoari era gure etorkizunari eragiten dietenetan ere, Euskadirako gobernantza-eredu berri baten konfigurazioa barne. Demokraziari eta herritarren partaidetzari buruzko Liburu Zuriaren elaborazioan izan duten parte hartzeak, gai publikoetan parte-hartze handiagoa izango duen Euskadi baten eraikuntzarako lehen mailari eustea ahalbidetu du.

Hementxe duzue posterako esteka:

http://www.aitorurrutia.eu/2015/01/participacion-de-personas-mayores-en-el-libro-blanco-de-democracia-y-participacion-ciudadana-para-euskadi/

Eskerrik asko, Aitor, informazio hau jasotzeagatik!

About Author

Write a Comment

Your e-mail address will not be published.
Required fields are marked*